Ongi etorria
 

"Chenrezy"ren Tanka

 
 
Diptico
 
 

 

Karma Samten Ling meditazio gunearen zergatia toki bat eskeintzea da. Toki bat non, parte hartu nahi duen guztiekin, meditazioa bizi eta elkar banatu egiten baita.

Bere nortasun irekia eta praktikari laguntzen dion bizipenaren sakontasunak bilakatu dute Karma Samten Ling Meditazio erreferentzia sendo eta serioa hiri osoan.

Bai beste erlijioen praktikagileak direnak bai halako sinismenak ez dituztenek ere, parte hartzen dute meditazioan haien printzipioei uko behar izan gabe. Horrela aske sentitzen dira bai beharrak edota loturak sentitzeaz edozein egitura edo erakundearekiko.

Karma Samten Lingen praktikak halako zutabeak ditu:

Shine meditazioa:
Eguneroko praktika
Asteroko praktikaldi trinkoak
Meditazio erretiroak
Vasrajana praktikak:
Chenrezy Puja (egunero)
Amitabha Meditazioa (astero)
Powa praktika (hilabetero) 
Beste zerbitzuak: 
Psikologia ikastaroak
Hatta yoga
Liburutegia

 

Karma Samten Lingen liburutegi zabala ireki da. Bertan aurkitu ahal dira batez ere Kagyu eskolarekin harreman haundia dituzten liburuak. Hauek eskura ditu zentrora doan edonor.

Aipatu behar da esandako zerbitzuak doan eskeintzen direla.
Karma Samten Lingen kokatu gutunontzi bat non, era anonimo eta boluntarioa, nahi duenak lagundu ahal du funtzionamendu gastuak ordaintzen.

Meditazio gune honek suspertzen du zu ikusten ari zaren web gunea. Web orrialde hauek irekita daude bai ohiko Shanga, hala nola Karma Samten Lingen bizitzean parte hartzen duen edonoren parte hartzea jasotzeari.

Eskaini nahi da toki bat nork bere esperientziak modu sortzailean (olerki, ipui, musika,…) azaltzeko. Honela denok izango dugu aukera Shanga birtual honetan banatze gozagarrian parte hartzeko, hala nola elkarri aberasteko ere.

 

Karma Samten Ling Meditazio Budista Zentroak Chenrezy.net web gune hau sustatzen du. 

Karma Samten Ling

| Tafalla Zeharkalea 1 | 31.002 | Iruñea| Nafarroa | spain | Tfno: (+34) 948 248 826 |
 info@chenrezy.net