|
[ Yoga
praktikak ]
Karma Samten
Lingen egiten dugun yogak meditaziorako sarrera erraztea du helburu. Gorputza
eta gogoa bateratzea da bilatzen dena, gero meditazioa errazago suerta
dadin. Beraz, gure eskolako yoga praktikak ez du bilatzen modako gorputza
izatea edota gorputz jarrera ikusgarriak egiteko ahalmena garatzea. Helburua
bestelakoa da: zentramendu praktika eta mugimenduan arreta mantentzea.
Hori dela eta egiten diren ariketak errazak dira baina aldi berean baimentzen
dute energia tonua berritzea eta betetasunean bizitzea.
Horregatik lantzen da bereziki pranayana edo arnasketaren garbiketa, maila
fisiko eta psikikoan indarrak berreskuratzeko laguntzen gaituena.
Yoga honen zeregina ohiko bizitzak eragiten dituen blokeo energetikoa
desegitea, Shine meditazioa horrela erraztuz.
|