ADIERAZPEN ALDAKETA

 
Testu hau hirugarren Karmapak, Ranglun Dorjek, kontzientzia edo gogo arrunta eta jatorrizko gogoa bereizteko idatzitako tratatu batean oinarrituta dago.

GOGOA, NAHASKETAREN SUSTRAIA


Nork sortu zuen mundua? Nondik dator bizitza? Zein da sufrimenduaren sorburua? Nola gainditu ahal dugu eta zoriontsuak izan? Pertsona argiek galdera hauek egin dizkiote bere buruari gizateriaren sorreratik.
Historian zehar pentsalari haundiek errealitatearen izaerari buruzko nolabaiteko ezagupen maila lortu izan dute. Bestaldetik duela 2.500 urte Sakyamuni Budak ezagutarazi zituen gauzen benetako izaerari buruzko bere irakaspenak.
Ondoren saiatuko gara aztertzen pentsamendu eskola ezberdinak egindako ekarpenak.


PENTSAMENDU EZ BUDISTA


Ikuspegi ez teista

Indian kokatu ahal ziren hirurehun jarrera filosofiko ez budistatik, Samkhya pentsamendu eskola aukeratuko dugu, mundua izaki sortzaile baten zati bat dela esaten zuena.

Mundua Printzipio baten sorkuntza zen, zoriontasuna, sufrimendua eta neutraltasunaren orekaren ondorioa. Printzipioak bost nolakotasuna zituen, alegia: behin betikoa, bakarra, bizigabeko materia ez izatea, ikusezina eta bere buruaz emanazioak sortzeko gaitasun oztopa ezina izatea. Mundua, beraz, Printzipioaren parte bat da, eta ez dago honen kanpo. Samkhya eskola, beraz, bada filosofia mota baten eredu adierazgarria, zeinek defendatzen baitute mundua dela sortzailearen zati bat eta ez sortzailetik kanpo dagoen zerbait.
Erabiltzen duten beste kontzeptua ni-arena da, mundua esperimentatzen duen izakitzat ulertuta. Ni hau Printzipiotik garbiki bereiztua dago. Honen zenbait nolakotasun hauexek dira: bizidun guztientzat ni bakarra dagoela; bi aurpegi dituen ispilu bat bezalakoa dela, horietako bat kanpora begira dago eta Printzipioak emanatutako formen islada jasotzen du. Ni-ak forma hauek errealtzat hartzen ditu, haien eraginaren menpe erori, arreta galdu eta azkenean engainatua bukatzen da. Printzipioak bidalitako emanazioek nahaspen eta sufrimendu egoerara eramaten dute ni-a. Beraz, printzipioa izakiarentzat kaltegarria da eta ez da berarekin errukibera, bihozbera.

Beraz, Samkhya ikasleak barruko arreta mantendu behar du eta Printzipio iruzurtzailearen adierazpenek arreta galtzera eraman gabe mantendu. Bakarrik modu honetan printzipioaren iruzurrak alferrikakoak izanen dira. Beraz eskola honen oinarrizko praktika meditazioa da, praktika budistaa bezalakoa. Gogoa kanpoko munduko distrakzioetatik aldendua baketsu eta egonkor bihurtzen da. Zoriontasun egoera hau Printzipioaren “lotsa”ren emaitzatzat aurkezten da. Baina bakartze honen emaitza ikaslerengandik haratago doa zeren gogoa baketzen den bitartean, Printzipioa emanatutako mundua berriro bereganatzera bultzatzen baita, horrela ni-a iruzurretik askatua gelditzen delarik.

Samkhya bizimodua, meditazio praktikarekin bat etorriz, Printzipioaren eragina gutxitzeko eta bukaeran ezabatzeko diseinatua dago. Atxikimenduan mantentzea Printzipioaren funtzionamenduaren boterearen azpian erortzea da; beraz, atxikimendu ezaren praktika da askatasunaren bidea. Samkhya ikaslea apenas janari eta edaririk gabe biziko da, jantzi gutxirekin edo gabe. Maiz “biluziak” izenarekin ezagutzen zaie eta ez dute bizitoki egonkorrik.

Samkhya filosofiak, gainera, zenbait ahultasun aurkezten du bere argudiaketan. Hasteko fede itsuaz onartu behar da. Gainera bere planteamenduen harian konpondu gabeko arazo zenbait sortzen dira. Adibidez: Nondik dator Printzipioa? Zergatik bada ni edo izakitasun bakar bat izaki bizidun guztientzat? Eta hau horrela bada, zergatik izaki bat askatzen denean ez da askatzen izaki osoa, alegia, izaki bizidun guztiak? Eta hau bezalako beste galdera zenbait.
Baina eragozpen hauek izan arren, Samkhya bazen Buda Sakyamuniren garaian zegoen ikuspegi ez budista onena. Zergatik? Onartzen zuelako ni-a distrakzio edo oharkabetasunen menpean dagoen bitartean, ez dago askatzeko aukerarik, eta lortzeko metodoa meditazioa dela, gogoak kanpoko munduan parte gutxiago hartzeko.

Laburbilduz, gogoaren ezagupenari dagokionez, Samkhyek garai honetako Indiako beste eskola filosofikoak baino ulermen haundiagoa lortua zuten.


Sinismen Teistak

Sinismen teistek mundua jainko sortzaile baten iharduraren ondorioa dela diote. Indian hau bezalako sinismenak oso ugariak dira. Adibide moduan azter dezagun Ishvara-ren gurtzaileen sinismen eta praktikak. Esaten da Ishvarak zortzi ezaugarri dituela: bakarra da, konstantea, mugimenduan, jainkotiarra, begirunearen mereziduna, aratza (purua), sortzailea, askea eta independentea. Horregatik esaten da izaki gorena dela. Berak sortutako mundua ez da bere izakia funtzionamenduaren zati bat, Samkhya sisteman bezala: bere sorkuntza berarengandik urrun mantentzen da, nahiz eta jainkoak badu harengan eragina. Jainkoak badu boterea zerura edo paradisura bidaltzeko bere borondatea betetzen duten izakiak, eta infernura bidaltzeko desobeditzen edo atsekabetzen dutenak. Ishvariten praktikak dira su sakrifizio eta beste eskaintzak egitea bere jainkoa atsegin edukitzeko, Ishvararen formak buruan irudikatuz meditatzea eta zenbait yoga praktika egitea.

Samkhya filosofian bezala, sinismen Ishvarita fede itsuz izan behar du onartua, erantzun gabeko galdera aunitz utziz. Filosofia mota honen ahuleziarik haundiena da ezin dutela azaldu nondik datorren sortzailea bera. Gainera, sortzaileari ematen zaizkion ezaugarriek zenbait kontraesan daukate, onartzeko zailak bihurtzen direnak. Horrela esaten da badela konstantea eta mugimenduan aldi berean. Baina hauek bi ezaugarri elkarren baztertzaileak dira, mugimendua aldaketa baita. Bestaldetik bere araztasuna, garbitasuna, definitzen da “errukitasun eta maitasunaren atsegintasunaren muina, kintaesentzia”, baina badu boterea atsekabetzen duten izakiak infernura bidaltzeko, aipatutako araztasuna eta errukitasunarekin bat ez etorriz. Hauek dira sortu ahal diren zalantza zenbait. Eta zalantza berberak aplikatu ahal zaizkie jaungoiko sortzailearen menpe dauden beste ikuspegiei.

Bai Samkhya eskola bai jainko sortzailean sinisten dutenak ez nahikoak gertatzen dira ez baitute ikusten izate ziklikoaren sustraia eta miseria ni-a edo ego kontzeptuaren atxikimenduan datzanik. Hori ez ulertzean, eskola hauek ez dira gai sufrimendua ezabatzeko, budismoarenak bezalako bitartekoak erabili arren (meditazioa eta jainkotiarren irudikapena).

Antzeko zerbait gerta daiteke Budismo Tantrikoan. Buruan irudikatze praktikak egitea, irudikatutako forma izaki edo existentziatik hutsik dagoela onartu gabe, praktikatzaile teistak egiten duen oker berbera egitea da. Tantran, irudikapen fase sortzailea beti deuseztapen faseari lotuta egon behar du, hori da, beti egon behar du oinarritua hustasunaren (edo jakinduriaren perfekzioaren) ulermenean. Hustasunaren garrantzi oinarrizkoa ulertu ez duen meditatzailea eta fase sortzailean meditatzen duenak, Ishvarita batek bezala praktikatzen du.

Bodhicaryavatara Shantidevak, bere lanean esaten du batek Prajnaparamita ama (jakinduriaren perfekzioaren hustasuna) onartzen ez badu, praktika tantrika guztiek ikuspegi teisten bezalako emaitzak sortuko dituztela.

Ikuspegi nihilista

Sinismen honek arbuiatzen du kausalitatea onartzen duten ikuspegi oro. Haien jarraitzaileek esaten dute: “eguzkia ateratzen da, ibaiak menditik jaisten dira, ilarrak borobilak dira, arantzak zorrotzak dira, hegazterrenaren lumaren begia ederra da. Munduko gauzak ez ditu inork sortzen, berez gertatzen dira, bere kabuz”. Kausa eta ondorio kontzeptuak arbuiatzen dira, beraz, hala nola geroko bizitzarenak ere. Eta erabat amorala da zeren uste baita bai ekintza onek bai txarrek ere ez dutela inolako ondoriorik.

Ikuspuntu hau denen artean adimen gutxien duena da eta oso errez ezeztatu ahal da, gure inguruan kausa eta ondorio legeak egiten duen lana behatuz. Lege hori ez balitz, dena erabat arbitrario litzateke. Batek garia erein eta garagarra jasoko zuen, gizakiok erditu ahalko zituzten animaliak,… Hau horrela ez denez, filosofia honen ardatza, kausa-ondorio harremanaren ukapena ezeztatu ahal da arazorik gabe.

Orain artean aztertutako ikuspuntu guztiak ez budistak izan dira eta sufrimendua konpontzeko gaitasun eza dute amankomunean, bere kausa non dagoen ez jakiteagatik.


PENTSAMENDU BUDISTA

Aurreko ikuspegiekin kontrastatuz, pentsamendu budistaren eskola ezberdinek ikusten dute ezjakintasuna eta egoarekiko atxikimendua direla sufrimendua eta izate ziklikoa sortu eta betikotzen dituztenak. Pentsamendu budistaren lau eskola garrantzitsuenen artean zenbait ezberdintasun badira. Askatasuna lortzeko bitartekoak denek ematen badute ere, bakarrik goi mailakoak deitzen direnak badute helburutzat bere ikasleak eramatea budatasun perfektura, bere alde guztietan osotua.

Vaibhasikak

Has gaitezen gure azterketa ikuspegi Vaibhasikarekin. Eskola honek irakasten du munduan aurkitzen ditugun forma zakarrak bakarrik direla errealak zentzu erlatibo batean. Haien behin betiko errealitatea osatzen da partikula zatiezinekin edo atomoekin, osatuak dauden elementu ezberdinetakoak: lurra, ura, sua, airea eta espazioa. Partikula hauek existitzen dira baina ez dira sorkuntza baten fruitu.

Kanpoko munduko formen behin betiko errealitatea partikula den bezala, gogoaren behin betiko errealitatea ere “momentu mentala” da, “atomo mentala”, kontzientzia une zatiezin bat. Momentu mental hauek errealak dira, baina gogoaren iraupena ez da erreala. Iraganaldiko gogoa joan da, etorkizunekoa ez da oraindik heldu, beraz, existente, izatedun hartu ahal den bakarra da gogoaren oraingo unea. Gogoaren jarraitasuna itxurazkoa da, une mental jarraitu batzuen segidaren batuketa baino ez da. Beraz, gogoaren fenomenoa eta kanpoko munduko forma zatarrak, bakarrik erlatiboki dira errealak. Haien behin betiko errealitatea partikula zatiezinak dira.

Eskola budista orok bat egiten dute esatean sufrimendua dela ezagutzen duen gogoa eta ezagutuak diren objektuen arteko harremana ulertzean egiten dugun okerraren fruitua. Gogoa, nahastua, bere nortasun propioaren ideiara atxikitzen da, hautematen dituen objektuetatik bereizten duena, benetakotzat hartuz. Bereizketa honek ekartzen du gogoak objektu bat “edertzat” hartzen duenean, orduan atxikimendua sortu da eta “desatsegintzat” hartzen duenean higuina, gorrotoa sortzen da. Bi erreakzio hauek jarraituz, objektuarekiko atxikimendua edo urruntasunarena, gogo nahastua atsekabetzen da emozioengatik eta haren ekintzak kausa ondorio legearen menpean daude, honetatik guztiagatik sufrimendua sortuz.

Eskolen arteko ezberdintasunak sortzen dira gogoa eta objektuen arteko harremana aztertzean, harreman honen izaerari buruzko ikuspegi ezberdinetan. Vaibhasika eskolak esaten du harremana zuzena dagoela zentzumenen kontzientzia eta objektuen artean, bitartekaririk gabe. Orain aztertuko dugun eskolak, Sautrantika, ezeztatu egiten du hau.

Sautrantikak

Eskola Sautrantikaren arabera, ez da posible harreman zuzena gogoa eta kanpoko munduko partikulen artean. Gogoa argia da, kristala bezalakoa, eta kontzientea. Mundu materiala hila dago eta arimarik gabe. Izaeran duten ezberdintasun hau ezinezkoa bihurtzen du gogoarentzat bere izaera antzekoa ez duen zerbait ezagutzea. Beraz izan behar du beste prozesu bat kanpoko munduaren ezagupena ahalbidetzen duena eta objektuekiko zuzenezko harremana ez dena.

Sautrantikak baieztatzen dute irudi baten existentzia, objektuak sortzen duena bere existentziaren adierazpen natural bezala. Gogoak ezagutu ahal du irudi hau, bere izaera berekoa baita. Horrela objektua erreala da eta existitzen du, baina gogoarentzat ezkutua mantenduko zen sortzen duen emanazioa mentalarengatik ez balitz. Gogoak errealtzat hartzen du irudi hau eta hau da arestian deskribatutako prozesua, sufrimenduan bukatzen duena. Ikus daiteke ez dela objektuak sufrimendua eragiten duena, baizik eta objektuak sortzen duen irudiari gogoak egiten duen atxikimendua.

Bai ikuspegi Vaibhasikak bai Sautrantikak ere eraman ahal dute ikaslea Arhat egoerara. Gogoaren pentsamendua eta gorputza “ni” bezala aztertuz, ikaslea askatzen da egoerarekiko atxikimendutik, ulertzen duenean bere “ni”aren ideia murriztu, laburtu ahal dela partikula fisiko edo mental inpertsonaletan, eta hauek ezin dute justifikatu hainbeste maitatzen duen “ni”aren existentzia. Ez-egoaren errealizazio honek ahalbidetzen du ikaslea bere emozio gatazkatsuak kentzeko eta Arhat egoera lortzeko.

Prozesu analitiko honi Sautrantikek gehitzen dute ulermen bat: gorputza, zeini oso atxikiak baikaude, ez da gorputz erreala, partikuletaz osatua, irudi mentala baizik. Beste argudio bat errealtzat ez hartzeko eta “ni”tzat ez identifikatzeko. Eskola biek praktikatzen dute meditazioa gogoa lasaitzeko eta orekatzeko, hortik haien azterketa analitikoa egiteko.

Eskola bi hauek gogoa eta materia osatzen duten partikulen existentzian sinisten dutenez, behartuak daude onartzera izaki guztiek argialdia lortu eta gero, kanpoko munduak, bizitzarik gabekoa, existitzen jarraituko duela. Ondorio honek ekiditen die budatasun perfektua eskuratzea, jakinduria perfektuaren irakaspenen ikuspuntutik, hain zuzen ere ikuspegi horrek sortarazten du orojakintza lausotzen duen estalki fina. Hala ere, behin dizipuluak Arhat egoera lortu ondoren, bere gogoa ez dago emozioek lausotua, eta orduan murgildu ahal da amaigabeko kontenplazioan, non bere okerraz konturatzen baita eta ikuspena doitzen du azken estalkiak garbitzeko erabateko argialdia aurkituz.

Zergatik irakatsi zituen budak eskola bi hauek sostengatzen dituzten ikuspegiak, berez mundu materialeko edo mentaleko gauzak ereikitzeko partikula bakar bat existitzen ez baita? Arrazoia da irakaspen hauek derrigorrezkoak direla kanpoko munduaren errealitate eza onartzeko prest ez dauden pertsonentzat. Partikulen teoria, bere mugak izan arren, gai da emozio aztoratzailetatik askatzeko Arhat egoera bermatuz. Bitartean, bere izpirituaren zabalpenak kokatu egiten du dizipulua baldintza onetan kanpoko munduko objektuei buruzko egia onartzeko eta gradualki aurreratzeko erabateko budatasunerantz.

Mahayana ikuspegia

Argialdi osoa zuzenean eskuratzeko gai direnentzat budak irakatsi zuen gogo eta mundu materialari buruzko egia osoa. Mundu ezberdinak sortarazten duena da gogoak bere izaera propioari buruz duen kontzientzia eza. Ezjakintasun hori dela eta gogoak irudikatzen du kanpoko mundua berarengandik bereizita bezala. Aitzitik, mundua da benetan gogoaren proiekzioa. Beraz, ez da izaki sortzailearen zati moduan existitzen duen zerbait, ez sortzailetik kanpokoa, ez eta faktore bien arteko konbinazioa eta ez da kausa guztietatik askea.

Izaki sortzailearen zati balitz hau existituko zen aurretik eta ez zen beharrezkoa izanen berriro existentziara eraman. Sortzailearen kanpokoa balitz hau aurretik ere existitu beharko zen, definitua izan ahal izateko aurretik existitzen zen sortzailearen kanpoko. Nola izan daiteke objektu bat aurretik “ni” ez badago? Mundua faktore bien konbinaziotik sortu zela esatea oker biak aldi berean egitea litzateke. Eta kausalitaterik ezari dagokionez, arestian demostratu dugu ezeztatu ahal dugula zeren gure begiekin ikusi ahal baitugu gurasoek umetxoak sortzen dituztela, garia hazitik datorrela, etab.

Orduan, zer da mundua? Budak irakatsi zuen elkarren menpeko harremanetaz osatuta dagoela. Gauza bat bestean dago oinarrituta, eta bigarrena beste baten menpekoa da. Ezin da esan ezerk existentzia duenik, zeren existentzia izateko izan behar du fenomeno autoedukia eta independentea. Beraz, existentziarik ez dagonez, kausarik ere ez dago munduan. Har dezagun adibidetzat etxe bat: ez dago etxe bat solairu, teilatu, hormak, eta abarrik gabe existitzen denik. Are gehiago, atal hauek ere ez dira haien osagaietatik independenteki existitzen. Ez dago gogoa bere une mentaletik independenteki existitzen denik. Era erlatiboan hitz eginez, etxea, hormak, atomoa, gogoa, denak errealitate berbera dute. Baina azterketa zehatza eta hurbilak erakusten du horietako bakar bat ere ez dela bere osagaietatik independente; beraz, denak daude benetako errealitatearen hutsik.
Kontuan hartu ahal dugu, beraz, bi errealitate mota: egi erlatiboa, bertan omen dagoena, eta egi absolutua, benetan bertan dagoena dena. Bi errealitate edo egi hauek ez dira ez bata ez gauza bera zeren, horrela balitz, bat ikustea bestea ikustea litzateke, eta hau ez da gertatzen dena. Izan ere objektuen azken errealitateari buruz ezjakinak izan ahal gara, haien errealitate erlatiboa ikusten ari bagara ere.

Ez da zuzena baieztatzea errealitate erlatiboa faltsua denik, bere itxura benetakoa baita, mago baten ilusioa edo ispilu baten irudia benetan hor dauden modu berean. Bestaldetik ere okertua litzateke esate errealitate erlatiboa benetakoa denik, zeren bere baitan benetako mamia ez izatean, esanahiaz “hutsik” dago behin betiko errealitatearen ikuspuntutik.

Gogoak nola sortzen duen mundua, bi hurbilpenetatik ulertu ahal da. Ulermen zuzena lortu ahal da meditazioaren bitartez edo ezjakintasuna nahikoa murrizten duten praktiken bitartez, gogoari lagunduz bere benetako izaera eta funtzionamenduaren kontzientzia hartzen. Hau lortzea ez dagokio Lamari, erabat dizipuluaren ahaleginei baizik. Beste ulermen mota, behe mailakoa dena, baina derrigorrezkoa ulermen zuzena lausotua dutenentzat (ezjakintasuna dela eta), bada dedukzio logikoa eta arrazonamendu onargarritik datorrena. Azalpenak eta argudioak entzunez, eta horien inguruan hausnartuz, batek deduzitu ahal du mundua gogoarengandik sortzen dela.

Prozesu honek parekotasun haundia du beste honekin: ispiluan ikusi eta ederrak garen edo ez esateko gai garenekoa. Errealitatean ez gara ikusten ari gure benetako begitartea, bere irudia baizik, baina hala ere bagara gai ondorio batetara heltzeko. Modu berean, kea ikustean asmatu ahal dugu sua badagoela, nahiz eta zuzenean ez dugun ikusi. Zeharkako ulermen hau nahikoa dugu hasteko eta, meditazioaren bitartez ulermen haundiagora heltzeko oinarriak ezartzen ditu.


Agerpena: gogoaren errealizazioa

Ezagutzeko ekintzan bi elementu daude: ezagutzailea, barruko gogoa dena, eta ezagutua, gogoak ezagutzen duen objektua dena. Objektuek badute haien eragina gogoan. Eta, beraz, bada haien arteko lotura, harreman nabaria, objektu politek atxikimendua eragiten dute, objektu desatseginek higuina eta objektu neutralek axolagabetasuna. Beraz, objektuek eta gogoak badute funtsezko izaera bera, bada harreman ea kausala haien artean, sua eta kearen artean dagoen lotura bezalakoa.

Sautrantikek esaten dute gogoak zerbait ezagutzeko beharrezkoa dela objektuak gogoaren izaera berekoa izatea. Objektuak berez materialak balira, nola ezagutu ahal zituen gogoak? Gogoa materiarik gabekoa da eta formarik gabekoa. Bere izaera ezin da deskribatu forma edo kolore terminoetan. Aitzitik, fenomeno materialaren izaera oso definigarria da eta hitz egin ahal da bere forma, dimentsioak eta koloreari buruz. Bien izaeren arteko ezberdintasun erabatekoa dela eta (material eta inmateriala), bien arteko edozein harreman ezinezkoa litzateke. Ikusmen ezagupenak ezin izango zen harremanatu formarekin, entzumen ezagupenak ezin izango zuen ezagutu soinua, eta abar. Beraz, ezinezkoa litzateke harreman kausala. Izaeran erabat arrotzak izanik, nola izan daitezke objektu materialak gogoaren ondorioak? Nola sortu dezakete objektu materialek gogoa?

Objektuak gogoa direla esatea badirudi ondorio zentzuzkoena dela, horrela arazoak desagertzen baitira. Modu horretan gogoak ezagutu ahal ditu objektuak hauek gogoaz eginak baitaude eta gogoak gogoa sortu ahal baitu. Har dezagun ametsa adibidetzat: batek zaldi batekin amesten badu, zaldia ezagutu ahal du gogoak sortua baita eta beraren izaera bera baitu. Modu berean, objektu ezberdinak eta zentzumen ezagupena gogoaz osatua daude.
Gainera, zatiki zatiezinaz osatutako mundu materialaren teoria sostengaezina da. Onartzen badugu atomo bat dela posiblea den zatiki txikiena, eta beraz, zatiezina dela, hitz egiten ari gara dimentsioak ez duen zerbaitetaz, zeren bestela aurrekoa aldean, atzeko aldean, goiko aldean,… zatitu ahalko genuke. Baina atomo batek dimentsiorik ez badu, nola lotzen dira dimentsio haundiagoko masak osatzeko? Dimentsiorik gabe atomo batek ez ditu alderik zeinekin besteekin lotu bai zuzenean bai indar batekin. Modu berean argudio bera erabiliko genuke zatiki mentalekin, alegia, gogoa osatzen omen duten une mentalekin. Atomoen teoria, beraz, absurdotzat jo ahal dugu.

Hasieran hau onartzea zaila gertatu ahal da. Oso agerikoa dirudi mundua zatikiaz osatua dagoela. Etxe bat, esate baterako, harriak, porlana eta abarren multzoa da. Hondartzan, ume batek ereikitzen du gaztelu bat harea pikorrekin. Hau da gogo nahasiari gauzak aurkeztu ahal zaizkion modua, baina errealitatean ez dira horrela. Gogo nahasia portatzen da ametsetan bezala, alegia, gertatzen ari dena erreala dela uste duela. Batek amestu ahal du ume batekin, hondartzan harea gaztelu bat ereikitzen ari dena, baina ez gaztelua ez eta harea pikorrak ere ez dira errealak, bakarrik iruditzen zaizkio errealak amesten ari den gogo nahastuari. Modu berean, iruditu ahal zaigu objektuak zatikiaz osatuak daudela errealitate erlatiboaren terminoetan, baina behin betiko errealitatearen terminoetan zentzumenen objektu bakar batek ere ez du errealitate materialik.

Zentzumenezkoaz hitz egiten dugunean, gogoratu behar dugu gogoak baduela bere ahalmen propioa, dagokion ezagumena duena. Gogoak haren bost zentzumenen bitartez jasotako informazioa kontzeptuak bihurtzen du. Seigarren zentzumenen objektuak, gogoa, dharmak izena jasotzen dute. Kasu honetan dharma bat bada gogoak ezagutu ahal duen zerbait. Ondoko adibideak argitzen du bost zentzumenetako baten ahalmena eta ahalmen mentalaren arteko harremana.

Ikus dezagun zer gertatzen da edalontzi bat ikusten dugun ekintzan. Edalontzia bada forma bat, bere burua azaltzen duena ikus ahalmenaren aurrean. Ikus ahalmenak errekonozitzen du (baina oraindik ez edalontzi bat bezala) eta dharma bat bezala transmititzen du, ahalmen mentala ezagutu ahal duen zerbait bezala. Behin erregistratua eta gero, gogoa hasten da ezberdintze prozesua, objektua kontzeptu bihurtu ahal izateko. Lehengo esperientzietan oinarrituz, gogoak errekonozitu ahal du lortutako irudia ez dela kopa edo koilara bat edalontzia bat baizik. Etiketa egokia jartzen da eta gogoak errekonozitzen du transmititutako irudia edalontzi bat bezala.

Ahalmen mentala eta bere ezagutza objektuak kontzeptu bihurtu behar dute eta ezberdintzat hartu. Horretaz gain objektuaren balorapena egiten du, atsegina, higuingarria edo neutrotzat hartuz. Honek sortzen du dagokion erreakzioa, alegia, hurbilpen edo urruntzea.

Bost zentzumenei dagokien ezagutzak ez du zerikusirik kontzeptuekin, zeren bakar bakarrik baitira kontziente forma, soinu, usai, zapore eta ukipenetaz. Ahalmen mentalaren kontzeptualizazioa bada gure inguruko munduaren arduraduna. Adibidez, tigre emearen erakargarritasuna bere izaeraren parte bat balitz, izango zen erakargarria ez bakarrik tigre arrarentzat, baizik eta gizonarentzat eta beste edozein animali motarentzat. Hau horrela ez denez, pentsatu ahal dugu erakargarritasuna ez dela berarena, tigre arraren ahalmen mentalaren kontzeptualizazioen ondorioa baizik.

Honengatik guztiarengatik ondorioztatu ahal dugu inguratzen gaituen mundua gogoaren iharduera kontzeptu egilearen ondorioa dela.


Ondoko liburuaren zatia: Change of Expression. Working with the emotions.

(Adierazpen aldaketa, emozioekiko lana)

Editions Dzambalak argitaratuata; Buddhism today. 8. liburukia. 2000.

menu nagusia