BABESA
Testu hau XVI. Gyalwa
Karmapak idatzi zuen babes hartzearen garrantzia
eta esanahia argitu asmoz; Budaren irakaspenen oinarria
eta azkena dena.
Buda baten Iratzartze Perfektua adierazten duten
12 ekintzetan oinarrituz Gyalwa Karmapa jarraian
erakutsiko du, nola Babesak biltzen dituen hiru
ibilgailu mailakatuak edo doktrina azaltzeko hiru
bideak.
Gyalwa Karmapak, babeserako objektuen azalpenaren
bitartez, azpimarratuko du konpromiso honek duen
indarra; hori gabe berariazko esanahirik gabe geratuko
litzateke-eta. Ezaugarri horien barneratze perfektuak,
izan ere, iratzartzea iristea esan nahi du, hain
mugagabe baita bere ulermena. Babesa gaurkotzeak
gogoaren eta itxurakerien izaera burutzea dakar;
eta azkenik, Bodhicittaren azalpena etorriko da,
hori baita iratzartzearen esentzia bera. Jatorrizko
testu tibetarra oso modu trinko eta laburrean idatzita
dago. Hitz bakoitza irakaspen bat da, berez; eta
erreferentzia ugari iradokitzen ditu. Ez zen alferrikakoa
horrela hartu eta haien gainean meditatzea.
Errespetuz, Lama Loriatsuen aurrean makurtzen naiz,
Buden, Dotrinaren eta Bodhisattva bilkuraren esentzia
baitira. Horrela gure maisuak, berak ere, Iratzartzearen
Espiritua ernatu ondoren, hiru aro neurtezinetan
elkartu zituen bildutako merituak, eta aro horien
irteeran Guru gisa agertu zen, brahmanen seme, Kasyapa
Budaren garaikoa.
Transmigrazioaren ondorio, deva baten seme gisa
jaio zen, Dampa Tok Karpo izena zuelarik. (Giza)
Bizialdi batek ehun urte irauten zuelarik, bere
jakituria jainkotiarraz ikusi zuen, bera agertzeko
bost faktore egokiak bilduak zirela. Ikusi zuen
zein izaki iratzar zitekeen Benetako Ulermen, Benetako
Helburu, eta Benetako Ekintzen bitartez, eta giza
itxuran jaiotzea deliberatu zuen.
|
BUDAREN
HAMABI EKINTZAK
Budari buruz esaten da:
"Abandonatu egiten du (Tushitaren jainko esfera), umetokian
sartzen da, jaio, arteetan trebatzen da, munduaz gozatzen
du, uko egiten dio, txirotasuna praktikatzen du, Bodhi zuhaitzera
iristen da, Mara gainditzen du, iratzartzea agertzen du,
irakaspenak adierazten ditu eta sufrimendua gainditzen du".
Mundu jainkotiarrak abandonatuz, Buda umetokian sartu zen
eta jaiotza baten moduan agertu zen (gizakia). Jaio zenetik,
jainkoak, musika zerutiarrak lagun zituztela, bainatzera
etorri zitzaizkion. Berehala jaiki zen bera, zazpi urrats
egin zituen lur zabalean, eta besoa zerura begira zuela
esan zuen: "Ni izango naiz mundu honetako Goienekoa".
Jaiotza hau zela eta, seinaleetan adituak ziren brahmanei
galdetu zitzaien: "Enperadore unibertsala edo Buda
izango da", esan zuten. Munduko arte eta diziplinetan
aditu bilakatu zen, gero printzeen bizimoduari zegozkion
handitasunetan bizi izan zen, erregina eta zerbitzariz inguratuta".
Orduan
ulertu zuen, jauregiko atea zeharkatuta, lau ibai handien
halabeharra: jaiotza, zahartzaroa, gaixotasuna eta heriotza.
Bertan behera utzi jauregiko giroa, bene-benetan uko egin
eta etxegabeko bihurtu zen.
Eguerdian
meditazioan jarraitu zuen, ilunabarrean Mara menderatu zuen,
egunsentian benetako ezagutza orojakilea burutu eta Iratzartzea
agertu zuen.
LEGEAREN
GURPILAREN ABIATZE PROGRESIBOA
Benaresen, gazelen parkean, Lau Egiak (Jator edo Nobleak)
adierazi zituen:
1.
"Ezjakintasuna, hazi bat bezalakoa, gaixotasunaren
kausa da: jatorriaren Egia".
2.
"Haren fruituak grinak dira, gaixotasunaren beraren
antzekoak: sufrimenduaren Egia".
3.
"Sendabidea, botika baten antzera, Bidearen Egia da".
4.
Daukan ahalmenagatik, Bide hau, jatorrizko kausatik eta
fruitutik, gaixotasunaren gisako grinetatik, askatzen du:
Etetearen Egia".
Ibilgailu handiaren praktikatzaileei zuzenduta, Bodhisattvaren
irakaspenen zikloa ezagutzera eman zuen Budak, "putreak
biltzen diren mendia" izeneko tokian: goi mailako pentsamendurako
ikasbidea, goi mailako ezagutzarako ikasbidea eta goi mailako
meditaziozko liluratzearen maisutasunaz jabetzea; baita
ere maisutasun absolutua, Oinarrizko Kontzientziarena, auto
ezagutzen dena eta bereizlea dena.
Modu
zabal, sakon eta harrigarrian zabaldu zituen Irakaspenak:
Teoria okerrei aurre eginez eta errealitatean oinarrituta,
subjektu-objektu identifikazioa saihestu zuen, eta Oinarrizko
Kontzientzia benetakoa erdiesteko zer egin behar zen frogatu
zuen.
Ahalmen ertaineko izakientzat, ezaugarri intrinsekorik ezaren
irakaspena adierazi zuen Budak.
Errukitasun
mugagabea azaltzen zuten ahalmen goiagoko izakiei erakutsi
zien, dualtasunari eutsi gabe Hustasunaz ordezkatzea ez
zela behin betiko azalpena, eta azken ezaugarria erakutsi
zien, horiek baitira Dharmadaturen jakituriaren beste alderdia,
behin betiko presentazio kualifikatua. Irakaspen honi "azalpen
perfektuki bikaina" esaten zaio.
Elkarren
segidako hiru zikloen dotrina horrela azaltzeagatik eta
bere jakituria errukitsuaren handitasunari esker, Maisu
honek hainbat eta hainbat izaki jarri zituen ongizate eta
zorion egoeran.
BABESA
Sei izate erreinuetako batean jaiotako izaki guzti-guztiek
sekulako oinazeak dituzte euren grinengatik. Bidea galdu
dute, itsu daude amildegiaren aurrean, gidatuko lituzkeen
babesa ikusi ezinik. Horientzat da babesaren indarra.
Indar
hori Hiru Bikainetan baino ez dago, beste inolako babes
iturririk kanpoan gelditzen direlarik. Horregatik, beharrezkoa
da babes hartzea Hiru Bitxi Bikainotan.
BABES
HARTZEKO MODUA
Sukarrak jota bagaude, Hiru Bitxien ezaugarriei buruz ezjakin
jarraitzen badugu, ezinezkoa da sukarra desagertzea. Horren
arrazoia Hiru Bitxien izaeran dago:
o
Buda: Argialdia, buru
belarri aritzearen eta burutzapenaren azken betetze perfektua.
Budaren ezaugarri dira fenomenoen funtsezko izaeraren Oinarrizko
Kontzientzia eta Hitz ez dualaren bibrazioa.
o
Dharma: Bidea eta honen
esanahia: Etetearen Egia. Subjektu-objektu muturren narotasuna
du ezaugarri, ez baitzaie atxikitzen; eta Jarduera Argitua,
horrek uztarazten baititu grinak.
o
Shanga: Komunitate Noblea:
helburua erdiesteko ezagupen zehatza daukatenek osatzen
dute. Helburua lortzeko buru belarri dabiltza, hasierako,
erdi mailako eta azken ekintza bertutetsuen bidez.
Hiru
babes guneen ezaugarriak ulertuta akatsik gabeko fedea sortzen
da. Babesa benetako objektuonganako fedetik sortzen da,
sendagai perfektua bezala jokatuz. Hori esan nahi du esaera
honek: "Hiru Bitxi Bikainen Errukitasunari esker eutsita
egon".
Behin Hiru Bitxien Errukitasunak eutsita zaudela, ez duzu
hori sekula galtzen. Izakiei eusten dien errukitasun honek
Jarduera Argieginaz hornitua dago, sekula baztertzen ez
duena., subjektuaren eta objektuaren dualtasuna gainditu
baitu. Horregatik, krokodiloaren matrailezurrarekin erkatzen
da (askatzen ez dena).
Bihotz
barruko fede hau da sendabide egokia. Bere burua konektatzen
duena eta benetan babesa hartzen duenak itxi egiten ditu
grinen amildegietarako bideak, sei izaki motatakoren batean
sortzea dakartenak, bai zoritxarreko egoeretan, bai goreneko
baldintzetan. Askapenaren Bidearen hariak behar bezala dago
eutsita. Horrela, bere baitan Babesaren benetako botoa ernetzen
duenak sufrimendu guztien kontrako hutsegiterik gabeko babesa
aurkitzen du.
Kontzientzia
hau garatuta, erabat eragiten du Babes botoaren zentzua.
Ondorioz, egoera negatiboak ez dira jada halako agertzen
berorren aurrean. Aldiz, kontrako baldintzak lagungarri
bihurtzen dira. Gaixotasunak, deabru zakarrak, jazarpenak
eta beste zenbait halako, iristen direnean, aurretik gertatutakoen
ondorio gisa ikusten dira: ezjakintasunaren eraginez metatutako
ekintzak. Ez dago jada izakiaren baitan sufrimendua koka
daitekeen lekurik.
Ordain karmikoaren ezinbestekotasunean dagoen konfiantzari
esker egoera hauek lagungarri agertzen dira.
Norbaitek,
guri dagokigula, hitz ezerosoak esaten dituenean, geuregana
dezagun gaitzespena eta ikus dezagun hori ona balitz bezala.
Goraipamenak egiten dizkigutenean, izan dezagun konfiantza
Hiru Bitxietan eta gara dezagun, batez ere, gure fedea.
Edozein gauza gertatzen dela, ona nahiz txarra, edozein
gauza agertzen dela ere, hori guztia ulertu behar da gure
gogoak proiektatutako interpretazio gisa. Agerpen guztien
izaera proiekzio nahasia da, karmatik irteten dena. Are
gehiago, ziur egonda berezko sorkuntzarik ere ez dutela,
nahiz eta pentsamendu txarrak agertu, hala nola desira edo
gorrotoa, izan dezagun burua hotz beroien atzetik ez joateko.
Pazientziaren
bide aratzean jarraituz tinko eutsiko diogu ez itzultzeko
bidearen hariari. Horretarako, babesguneen berezitasuna
ezagutu behar dugu, jarrera budista eta teoria heterodoxoak
bereizten dituena.
Budak
horrela adierazten du: "Boto guztien existentzia irudikatu
ahal ditugu, baina ez dira existitzen baldin eta babesetik
pasatzen ez badira". Medita dezagun horren zentzua
espiritu honetan.
Era orokor batean, laurogeita lau mila irakaspenen gorputz
osoa babeseko entrenamenduan sartuta dago, irakaspen espiritualen
perfekzio osoa. Dharmaren norabide bakarra babesaren erabilera
da. Orientabide bakar bat hastapenetan: Iratzartze espirituaren
garapen zentzua barneratzea. Orientabide bakar bat praktikaren
gorputzean: erdiko mailaren zentzua barneratzea. Eta orientabide
bakarra emaitzan: gertatzen den Jardun Iratzarriaren maisutasuna
nork beretzat hartu. Baitarapen meditatiboaren izateko arrazoia
da hau.
Budaren
irakaspen guztiak babesaren integrazioan laburbiltzen direnez,
ez dezagun gutxietsi duen garrantzia, are gehiago, saia
gaitezen benetan meditazioaren bihotza balitz bezala edukitzen.
Hori eginik zorionekoak eta Dharma santuaren esentzia sakona
praktikan jartzeko gai izatera iritsiko gara.
Hausnar
dezagun kausa, adibidea eta izena oinarritzen diren bitartekoaz,
euskarri gorenaz: giza gorputz zoragarria bere askatasunak
eta jabetzeak dauzkana eta lortzeko hain zaila dena.
Aukera paregabe hau daukagun garaian ez dezagula utzi giza
izate hau alferrik galtzen, eta izan gaitezela kontziente
funtsezkoaren praktikatzearen beharraz: zentzua ematen dion
Dharma Santua. Gara dezagun asmo sutsu bat, sakabanatu gabe,
eta berehala praktika dezagun. Hori, zergatik?
Kanpoko
eta barruko fenomeno guztiak, ontzia eta esentzia, ez dira
existitzen era menpeko eta baldintzatuan baino. Ez daukate
izate autonomo edo errealik, ezta une batez ere. Batez ere
izakien bizia iragankorra da, burbuila ur azalean bezala,
eta egia da heriotzak bat-batean kolpatzen duela.
Une
horretan, ez hurbileko lagunek, ez zerbitzariek, ez aberastasunek,
ez ondasunek, inork ezin digu lagundu. Erdiko estadioan
huts egiten dugunean, Dharmak izan ezik, ezerk ez du ezertarako
balio.
Orainetik
praktikatu behar dugu, ardura handiarekin. Heriotzan, karmaren
indarrak ezinezkoa egiten du desirarik txikienaren gauzatzea
ere. Inork ezin du galarazi kausalitate legearen dinamika
ezinbestekoa betetzea. Ikusten dugu gure ekintzen heldutasun
osoa eta fruitu gorena: erdipurdikoa, erdikoa edo txarra
delarik ere agerikoa bihurtzen da. Asmo bertutetsu nahiz
negatiboetatik sortutako ekintzek begi bistako ondorioak
dituzte. Beraz, kausa (lantzeko) benetako ulermenenean oinarritutako
pentsamendu positiboa da.
ZER
DA BENETAKO ULERMENA?
Adimen perfektua da, kausa eta efektuen katea gaindituta,
karmaren funtzionamendua garbi hautematen duena; jakinda
karma hau, nirik ez dagoen lekuan ni baten existentzia onartzen
duen ezjakintasunean oinarritzen dela.
Karmaren
funtzionamenduari buruzko kontzientzia egoki honek bertutea
ulertzera darama. Ulermen horren sorkuntza, esaten da, ekintza
mental bat dela, jarraian ekintza fisikoan edo hitzezkoan
adierazten dena.
Benetako
ulermenak jarrera mental bat sortzen du, non gorputzaren
eta hitzaren jarduna dinamika positibo batean sartzen baitira.
Kausa hau irudikatzeak emaitza bat du: izate maila goragoko
bat eta ziurtasun egoera bikaina lortzea.
Asmo hau, ordain karmikoaren legearen arabera, itzuli egiten
du ekintza positiboa hasierara, erdira eta amaierara, eta,
ondorioz, izena du: asmo positiboa.
Budak
esan zuen, bederen: "Asmo hau hartzeak Dharmaren bidean
kokatzen zaitu, hiru ibilgailuen arabera. Hori praktikan
jartzeak askapenaren kausak eta ondorioak adierazten ditu".
Kausa eta efektua lege hutsezinezkoan oinarrituta jaiotza
gorenekoen zortzi ezaugarriak zaintzen saiatuko gara: "Gaiztakeriaren
baztertzeagatik: bizitza luzea; Lama ohoratzeagatik: jatorri
goragokoa; meritu pilaketagatik: jabetza handiak; hitz garbiak
baino ez esateagatik: sinesgarritasuna. Eta horrela jarraitzen
du
". Jar ditzagun praktikan hitz fidagarriok.
Ezaugarriok dira askapenerako egokiak. Kausalitatearen legean
esaten den bezala: "Kontzientzia ezarengandik sortzen
den pentsamendu okerrekoa da kausa". "Egoera mental
negatibo baten sorrera sei izate moten esperientzi modua
da". "Esperientzi modu honi atxikitzeari samsara
esaten zaio: Samsararen izatea sufrimendua da".
Nola?
Fruitua aurreko kausa baten emaitza saihestezina da. Kausa,
distortsio mentalak dira, errepikatzearen poderioz, fruitura
eramaten dutenak: sei izate-baldintzak eta sufrimendua,
nola agertuko den inola ere aurreikusi ezin dena.
Horregatik,
Kagyu irakasle handiek balio handia ematen diote ordain
karmikoari eta euren meditazioaren esentzia bihurtzen dute.
Tematze honen arrazoia samsararen izaeran dago, ezin baititu
sekula gainditu hiru sufrimendu motak.
Edozein
dela ere baldintza, goiena nahiz zoritxarrekoa, jaiotza
hartzen denean, bertako esperientziaren errealitateari atxikitzeak
sufrimendu bilakatzen du. "Bizitza honetako sokak moztu
beharra dago nahitaez".
Pentsamendu
hau honela komentatzen du Mykyo Dorje Beneragarriak: "Des-atxikimenduaren
esentzia Lama Loriatsuren Gorputza da". Funtsezkoa
da Lamaren Gorputzaren Presentzia Noblean ezartzea, hortik
etorriko baita samsararengandik aldentzea. Beneragarriak
berak dio: "Errealitatea gauzatzen denean, kausa eta
efektua Hustasun gisa sortzen dira". Alegia, Errealitatearen
izaeraren baitan dagoela (dharmata, fenomenoen esentzia)
azken izaera modua. Fenomenoetako izatea gauzatzen denean
Hustasuna sortzen da kausa eta efektu gisa. Alegia, agertzeko
modua izaeraren egoeraren jarioa da.
Kontzientzia
egoera batean, non ilusioari atxikita ez gauden agerpenen
azaleko itxuren bidez, baizik eta benetako dimentsioa antzematen
dugun, egoera horretan dago fruitua: Iratzartzearen Gorputza
eta Oinarrizko Kontzientzia. Kanpoko itxura zalantzan jartzen
ez duen kontzientzia egoeratik, zorigaiztoko egoeren sufrimendua
dator.
Budak
horrela definitu zuen akatsen eta gaitasunen eremua: atxikimendu
dualistaren iluntasun guztiak baztertu dituena eta bi ezagutzen
jakinduria osatu duena da.
Iratzartzeak
dituen ezaugarrien benetako neurria ulertzeko, abandonatzearen
eta burutzapenaren bikaintasunen perfekzio gisa, oso uste
sendoa ernatzen du: Buda maisu heterodoxoen gainetik dagoela
onartu behar da. Orduan hartzen da babes zintzoa Maisu Aparteko
honengan. Gure izate guztiarekin hartzen dugu babes, goragoko
babes iturririk ez dagoen ziurtasunarekin, hortik aurrera
beste aterperik bilatu gabe. Babeserantz bideratzea lau
elementu beharrezkoak dituzularik, babes behar bezala egokitua
da.
Baliagarria
eta kaltegarria zer den ulertu eta, hortik, behin betikoz
samsaratik askatzeko helburua izateari "gogoa Dharmarantz
jiratzea" deitzen zaio. Jarraian, Dharma horrek Dharma
erreala izatera iritsi behar du, esan nahi baita, bidea.
Horretarako, gure izatearen jarioan, Iratzartzearen espiritu
ederraren bi alderdiak praktikatu behar dira. Horren azalpen
zabala nahi bada, Kadampa tradizioaren "Sei Obrak"-era
joko dugu, edo Tsongkhapa jaunaren "Bide Handi graduala"
delakora, edo are gehiago Gampopa paregabearen "Bitxia,
askapenaren apaindura"-ra.
Labur
esanda, Iratzartzearen Espirituak (Bodhicitta) bi alderdi
ditu: erlatiboa eta azkena. Alderdi erlatiboa Maitasun altruistak
eta Errukitasunak osatzen dute. Nahia eta aplikazioa ere
bada. Nahiaren espiritua, honoko ideiaren garapena da: "
izaki guztien ontasunaren oroitzapenagatik, nire ama izan
direla dakidalarik, orojakintza egoera iritsaraziko diet".
Aplikazio
espiritua: orojakintza lortzeko desioari eustea da, Dharmaren
praktikak dituen alderdi guztiekin konprometituz. Abiarazte
hau hiru mailatan egiten da: pertsonala, bodhisattva eta
tantrikoa.
Askapen
pertsonalerako bidearen esentzia uko egitea da, hiru faseen
bitartez: prestaketa, praktika bera eta amaiera. Bodhisattvaren
bidearen esentzia errukitasuna da, hiru faseen bitartez:
prestaketa, praktika bera eta amaiera. Bide tantrikoaren
esentzia kontzientzia aratza da, hiru faseen bitartez: prestaketa,
praktika bera eta amaiera. Bide bakoitzaren zehaztasuna
bide bakoitzean landu beharrekoan dago. Bide bakoitzaren
berezitasunak hurrenez hurren dira abandonatzea, eraldatzea
eta ezagutzea. Heldutasun betean ezaugarri hauen fruitua
Azken Iratzartzearen espiritua da: sorrerarik gabea, amaierarik
gabea, pentsaezina, guztiz garbia, Argitasun Distiratsua.
Laburbilduz,
hau da fenomenoen esferako Oinarrizko Kontzientziaren izaeraren
(dharmadatu) benetako burutzapena, adierazpen eta arrazoitze
oro gainditzen duena, eta ohiko adierazpen bitartez integratzetik
ere haratago dagoena.
Iratzartzea iristeko espiritu zoragarri honi diogun atxikimenduagatik,
edozein delarik ere bere adierazpen praktikoa, emaitza bete
egiten da: praktikatzaileak bidean jarraitzen du, altxor
agortezina izatera iritsi baita. Shantidevak horixe azaltzen
du Bodhisattven jokabideari buruzko sarreran:
"Norbaitek asmo hau behar bezala bere egiten duenean,
Une horrexetatik, nahiz eta lo egon edo arduragabetuta,
Etenik gabeko meritu indar bat sortzen da, espazioaren antzekoa".
BODHISATTVA
BOTOAREN GAINBEHERA ERAGITEN DUTEN KAUSAK BAZTERTZEA
Botoaren ezeztatzea gertatzen da, azken batean, izaki bat
mentalki baztertzen dugunean eta iratzartze espirituaren
bidetik aldentzen garenean.
Horiez
gain kontuan hartu behar dira lau ekintza positiboak eta
euren kontrakoak, eta hemezortzi urratze oinarrizkoak. Hori
dena azaltzeak luze joko luke hemen. Nahi izanez gero, aipatu
erreferentzia obretan xehe-xehe azalduta dago zer baztertu
behar den eta zer praktikatu behar den, erantzun apartekoa
eskaintzen baitiote honi.
Lan
honek oinarrizkoa izatea zuen xede, azalpen luzerik gabekoa.
Hemen ez dago adimen goreneko izaki aratzentzat ikasgairik,
baina ez ditu eraginik gabe utziko gogo maila apalagokoak,
esate baterako ni neu. Eta azterketa fin baten bitartez,
litekeena da Irakaspenarekin bat datorrela aurkitzea.