MAHAMUDRAREN FUNTSEZKO BERTSOAK


Barruko gozamenari omenaldia egiten diot!
 
Mahamudra azaltzeko esango nuke…
Fenomeno guztiak? Zure gogoa bera!
Zentzua kanpoaldean bilatzen baduzu, nahasketa aurkituko duzu.
Fenomenoak amets bat bezalakoak dira, berezko sustantziaz hutsak
 
Eta gogoa arretaren jarioa baino ez da,
Ez dago sustantzia niaren baitan: energia jarioa baino ez.
Ez daude sustantzia ezberdinak: zerua bezalakoa.
Fenomeno guztiak antzekoak dira, zerua bezalakoak.
 
Hori deitzen dugu Mahamudra.
Ez du erakusteko izaerarik;
Horregatik, gogoaren izaera
Berez bada Mahamudra egoera bera
(zein ez baita ekoizten ez eta aldatzen ere)
oinarrizko errealitate honetaz ohartzen bazara
agertzen den guztia, gertatzen den guztia
mahamudra bezala ezagutuko duzu,
Dharmakaya orosarkorra.
 
Hartu atseden benetako izaeran, ekoizpenik gabe.
Dharmakaya bilatu gabe meditazioa egin,
Hori da pentsamendurik gabe
Zure gogoa bila badabil, zure meditazioa nahasia izango da.
 
Zeren espazio bezalakoa baita,
Edo magia emanaldia bezalakoa,
Ez dago ez meditazioa ez eta ez-meditazioa ere.
Nola egon bereiztua edo bereiztezina izan?
Horrela ikusten du yogi batek!
 
Orduan, ona eta txarra den guztiari so,
Oinarrizko errealitatea diren aldetik,
Askatzen zara.
Emozio neurotikoa iratzartze ikaragarria dira,
Yogi batentzat zuhaitzak suarentzat direna dira: EGURRA!
 
Zer dira joan edo egon nozioak?
Edo, horregatik, bakardadean meditazioa egin?
Hori lortzen ez baduzu
Bakarrik azaletik askatzen zara.
 
Baina lortzen baduzu, zerk harrapatu ahal zaitu?
Distrakziorik gabeko egoeran iraun.
Gorputza eta gogoa batera egoten saiatzeak ez du meditazioa sortuko.
Teknikak erabiltzen saiatzeak ere ez du meditazioa sortuko.
 
Begira, azken beltzean, ez da ezer irauten.
Jakizu agertzen denak ez duela berezko sustantziarik.
Agerpenak hauteman ondoren: errealitatearen erreinua,
Auto askapena.
Hautematen duzuna aztertu: iratzartze zabala
Auto askapena.
Ez bitasuna, identitatea (ikusten duena eta ikusia dena):
Dharmakaya.
 
Korronte zabal bat bezalakoa, gelditu gabe jarioz,
Agertzen den edozein gauzak zentzua du
Eta esna egoera betiko da
Samsararen arrastorik gabeko gozamen haundia.
 
Fenomeno guztiak berezko sustantziaz hutsik daude
Eta hutsari atxikitzen dion gogoa, bere zimenduan disolbatzen da
Jardun kontzeptualaz askatasuna
Buda guztien bidea da.
 
Lerro hauek elkartu ditut
Datozen aroetan iraun ahal direnak
Bertute hori dela eta, bizi ahal daitezen izaki guztiak, salbuespenik gabe,
Mahamudra egoera haundian.